16/10/25

Espainiako zientzia aldizkarien H indizea, Google Scholar Metricsaren arabera

Pasa den astean, mintegietan, informazio iturrien (aldizkari eta liburuak) kalitatea neurtzeko erabiltzen ditugun indikadoreak ikusi genituen.

Ikasi duzue Journal Citations Report datubasean goi mailako aldizkariak aurkitzen.
Salseatu duzue SJR datubasean ere informazioa bilatzen eta baloratzen.

Horrez gain, Google Académico eta ERIC datubasea ere (EHUko liburutegian zein onlineko moduan nabigatzaile batekin) aztertzeko gai zarete.

Bina gehiago dago, askoz ere. Oraingo honetan, Espainiako zientzia aldizkarien H indizea, Google Scholar Metrics arabera, ekartzen dizuet. Mila aldizkari baino gehiago aztertzen ditu eta, beti bezala, orden jakin batean jartzen ditu, ranking baten bitartez.

Datuetan, 1299 aldizkari (Gizarte Zientzietan, 645; Arte eta Humanitatean, 377; Osasun Zientzietan, 177; eta Zientzia eta Injenieritzatan, 140.
Asko dira beste datubaseetan ikusi dugunarekin alderatuta. Seguru nago zure interesa piztuko duen baten bat aurkituko duzula.

Hementxe duzue lotura iraunkorra.

Ikusi hemen zerrenda osoa

HEZIBERRI 2020. GAITASUN DIGITALERAKO TOKIA.

Lagunok, oso interesgarria da poliki aztertzea beheko argazkia. Bertan, modu grafiko eta bateratu batean, elkar harremanetan jartzen dira iturri ezberdinetan proposatzen diren oinarrizko konpetentziak. UNESCO-tik hasita, Euskal Herriko azken planaren arte, Heziberri 2020 izenekoa.

Heziberri 2020 Plana, 73. orr.
Grafiko txiki honek, gaitasun digitalaren tokia eta beste konpetentziekin elkar harremana ikusten laguntzen digu. Nire aholkua? Iturri guzti hoietatik edan eta aztertu gero gaitasun digitalaren baitan proposamen zehatzak, DIGCOMP europear markoaren barruan.

16/10/19

Gaitasun digitalerako europear markoa. Europa

Gaitasun digitalen garapena ikaragarrizko abiada hartu dute Europan. Gai honetan sartzeko, post honetan irakurri beharreko dokumentuak aurkeztu egingo dizkizuet:

Europa Mailatik hasiko gara.

DOKUMENTUAK

1.- DIGCOMP: A Framework for Developing andUnderstanding Digital Competence in Europe

2.- Digital Literacies and eCompetence.



BIDEOAK

16/10/18

CINTE 16. Ponentziak

Euskal Herriko Unibertsitateak, Campus Birtualaren bitartez, Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresuaren (CINTE 16) ponentziak publikatu egin ditu.

EHUko YouTube-ko Kanalean aurkituko duzue. Ete errezago oraindik CINTE16 kongresuko web orrialdean. Bog honetan ere partekatu nahi dugu ikasle guztiekin bertan entzundakoa.

Bideo banaka batzuk falta dira oraindik, baina publikatu bezain pronto hemen ere agertuko dira.

Bideo guztiak argitaratuta daude hemen, jada (2016/10/25)




Gogoratzen dizuet partaideen izena eta kolaborazioen tituluak: Kongresuaren irekiera:


  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko Errektorea.
  • Irekiera hitzaldia: Jorge Tapia Valdés - Universidad Arturo Prat (Chile): "Reformas Educativas. Aspectos estratégicos y comparados".
  • Julio Cabero Almenara - Universidad de Sevilla: "Nuevos escenarios tecnológicos para nuevas estrategias de enseñanza-aprendizaje".
  • Xabier Basogain Olabe UPV/EHU "Pensamiento Computacional en la Escuela: una ventana al conocimiento".
  • Miguel Ángel Conde González - Universidad de León "Learning Analytics, , en busca del conocimiento oculto tras las actividades de aprendizaje".
  • Jose Antonio Torres González. Universidad de Jaén "Las tecnologías de la información y la comunicación como factor de innovación para la inclusión educativa y social".
  • Mª Dolores Castrillo de Larreta-Azelain. UNED "Investigar en MOOCs (Big Data y Learning Analytics, pero no solo). Caso práctico para aprender del error.".
  • Manuel Cebrián de la Serna - Universidad de Málaga: "ePortafolios federado de evidencias multimedia para la enseñanza universitaria"