programa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
programa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

16/9/13

Egutegia eta Programa

Kaixo lagunok.
Ongi etorri "Ikasketa Digitalerako Eszenatoki Berriak" izeneko irakasgaiari. Ikaskuntza Berrikuntza Minorrean, laugarren mailan, kokatua.

Post honetan uzten dizuet ikasturte honetarako egutegia eta programa, era sintetikoan idatzia

Bertan, ezkerreko zutabean, klase egun guztak agertzen dira. Lau moetatako jardueren berri ematen dizkizuet:

a) Klase egun normalak. Adierazi egiten da egun bakoitzeko zein izango den tratatuko dugun gaia.
b) Mintegi saioak. Adierazi egiten da noiz diren eta landuko diren kontuak.
d) Egin beharreko lan praktikoak.
e) Ezohiko jarduerak

Beraz, ez dago galtzerik. Une oro jakingo duzue non gauden, zein(tzu) gai tratatu diren eta noiz izango diren ekintza desberdinak.

Ezinbestekaok dira programan publikatzen diren ekintza guztietan parte hartzea eta lana ezberdinak betetzea.


Deskargatu programa eta egutegia

15/10/6

Operatrón

Aupa guztioi:
Erika Espinosa, Héctor Galindo, Maria Guerrero, Maitane Pegalajar eta David Zamanillo gara. Aukeratu dugun gaia matematikaren arloarekin lotuta dago, hain zuzen ere, eragiketen jerarkiarekin, zatikiekin eta berreketa eta erroak.
Lehenengo momentuan jerarkia lantzea erabaki genuen, baina lanaren iraupena luzea denez eduki gehiago behar genituen. Horregatik zatikiak, berreketak eta erroak lantzea erabaki genuen.

Gure ideia nagusia ordenagailuarentzako programa dinamiko bat sortzea da, klasean erabiltzeko aukera izateko. (3. ziklora bideratuta dago)

Programa honekin landuko dituzte eduki guzti horiek era dibertigarriagoan eta errazagoan.

Ondo izan!