15/9/28

The feelings

Taldekideak:

Sara Fernández Fernández
Tatiana Ferreiro Gonzalez
Araitz Herrero Otxoa
Naiara San José Perea
Iker Toledo Garcia

Lanaren aurkezpena:

Gaur egungo gizartean eleaniztasuna garrantzi handia hartzen ari da, beraz, eskola errealitatearen izpilua izanik, ingelesa curriculum-ean garrantzi handiko arloa bilakatu da. Atzerriko hizkuntza hori aprobetxatuz, sentimenduen eta emozioen gaia lantzea gustatu litzaiguke. LH-n adimen emozionala lantzea berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ikasleen hezte prozesuan sentimenduak beharrezkoak dira garapen emozional orekatu bat lortzeko. Hori dela eta, pil-pilean dauden bi alor hauek abiapuntutzat hartuta, emozioak ingelesez lantzea proposatuko dugu. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak eta aukerak aintzat hartuko ditugu gure ikasleei emozioen gaia era motibagarri batean hurbiltzeko. Prozesu honetan, ikasleak protagonistak izango dira eta irakasleak ikaskuntza horren laguntzailea eta gidaria bihurtuko da. 

Jakinaren gainean jarriko zaituztegu lana aurrera joan ahala!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina