15/10/5

Tipi-tapa.... lanarekin aurrera tiraka


Gure taldea lanean dabil Unitate Didaktikoa aurrera eramateko. 

Horrela, egun hauetan zehar, kide bakoitzak animalia mota bakoitzari buruzko informazioa bilatu behar izan du baliabide desberdinetan eta informazio hori ikasleekin lantzeko ariketak pentsatu ditu.

Gainera, gaurko klasean (Urriak 5) saioen antolakuntza egiten aritu gara, plangintza modukoa sortuz, modu honetan argi izateko saio bakoitzean zer nolako azalpenak eta jarduerak egingo diren.

Besterik gabe, hurrengo egunetan zehar, aurrera jarraituko dugu lanarekin eta horren berri blogaren bidez emango dizuegu.

Laster arte!!